lehen platerak · Sin categoría

Berenjena beteak

 

Berenjena beteak

 

Osagaiak (4 pertsona):-2 berenjena

-500g haragi txikitu

-1 tipula   

-1 baratxuri

-Shi-Take onddoak

-Tomate saltsa

-Bexamela

-Gatza

Berenjenak urarekin garbitu, txurtena moztu eta erditik moztu. Ondoren, kontu handiarekin goilara bat erabiliz berenjenaren «haragia» atera, azalaren inguruan zentimetro erdi inguru utziz. Berenjenen «haragia» laukietan txikitan moztu.

Kipula julianan moztuta, baratxuria txiki-txiki eta shi-takeak (onddoak) laukietan moztu. Barazki guztiak (kipula, baratxuria, shi-takeak eta berenjena) sutan jarri eta bigundu arte utzi olio eta gatz pixka batekin. Barazkiak eginak daudenean, haragi txikitua gehitu eta frijitu dena. Haragia egina dagoenean, tomate saltsa pixka bat gehitu eta nahastu.

Bexamel saltsa, nahiko lodia egin. Berenjena erdiak labean egin 200ºC -tara 10 minutu inguru. Labetik atera, eta barazki “haragiarekin” bete. Gainean, bexamel pixka bat jarri. Labean egin bexamela, pixkat gorritu arte.

Berenjenak dituzten nutrizio elementuak:
Gehien bat karbohidratoak ditu, gero proteinak eta azkenik gatzak.

Mineraletan sodioak irabazten du du, fosforo eta potasioak ere asko ditu.

Bitamina ugarienak azido askorbikoak dira.

9 comentarios sobre “Berenjena beteak

  1. Errezeta hau ez zen oso erraza izan. Egun horretan berenjenak hutsitzen ikasi genituen eta bexamela egiten ere bai. Amaieran oso gozoak irten ziren.

    Me gusta

  2. Errezeta hau ondo atera zitzaigun nahiz eta ez oso erreza izan. Osagaien kantitate eta neurriak pixkat aldatu gozoak aterazitzaizkigun. Errezeta honekin juliana eran moztea zer den ikasi dut.

    Me gusta

  3. Errezeta hau egiterakoan juliana erara moztea zer zen ikasi genuen. Oso gozo geratu zitzaizkigun baña nire ustez berenjena apur bat gogor zegoen.

    Me gusta

  4. Berenjenak egiteko bezamela egin genuen eta oso gozoa geratu zen, berenjenen barrukoa ere ez zen txarto gelditu baina dena batera jarri genuenean ez zitzaidan asko gustatu.

    Me gusta

  5. Errezeta hau oso goxo atera zitzaigun, iadanik banekien egiten, osabarekin udan egin nuelako! Errezeta honekin, Juliana erara mozteko metodoa ikasi nuen, eta oso metodo ona iruditu zitzaidan. Pertsonalki plater beroak asko gustatzen zaizkit, beraz asko disfrutatu nuen!

    Me gusta

  6. Hasieratik pentsatzen nuen ez zitzaidala gustatuko eta ez zitzaidan bat ere ez gustatu. Nahiko zaila zen egiteko. Eta berengenak husten ikasi nuen.

    Me gusta

  7. Errezeta hau ere oso goxoa egon zen, gainera bero bero jan genuen ta gustokoa izan nuen. Errezeta honekin Juliana erara moztea ikastea lortu nuen. Hau batez ere askop disfrutatu nuen!

    Me gusta

Deja un comentario