BITXIKERIAK

PATATA

PATATAREN JATORRIA ETA HISTORIA

Jatorriz Andeetakoa da patata. Duela 7.000 urte hazten zuten patata han. Europarrek ez zuten ezagutu konkistatzaileek 1537an ikusi zuten arte eta 1570 arte ez zuten Europara ekarri. Espainiarrek oso gutxi erabiltzen zuten eta beste 30 urte behar izan ziren Europan hedatzeko. Botanikazale afizionatuek hazten zuten bitxikeria gisa.

Hemen alekiak bakarrik jaten ziren, tuberkuluak oso jende behartsuak bakarrik jaten zituzten eta landare pozoitsuak zirela uste zuten askok. Hostoak, bai, pozoitsuak dira eta patata luzaro argitan uzten bada berdetzen hasten da. Azal berdeak solanina dauka, patata mikazten duen substantzia bat eta jaten duena gaixotu dezakeena. Alderdi txar hauek ezagutzen ziren eta abantailak, aldiz, ez ziren estimatzen.

1780 inguruan Irlandan patatak janari gisa erabiltzen hasi ziren eta horrek eragina izan zuen XIX. mendearen hasieran herrialde hartan gertatu zen hazkunde demografiko handian. Biztanleria hark ezinbestekoa zuen patata goseak hilko ez bazen.

Frantzian, aldiz, patata ez zen behetik gora joan, baizik eta gizarteko maila jasoek onartu zuten lehenik. Luis XV.aren zerbitzuan lan egiten zuen Antoine Augustine Parmentier farmazialari eta kimikaria Zazpi Urteko Gerran prusiarrek atxilotuta eduki zutenean ohartu zen patatak zituen alde onez. Saiatu zen frantsesei ideia hau buruan sartzen baina ez zuen lortzen. Orduan beste bide bat hartu zuen gauza bera lortzeko: Paris inguruko soro elkor bat erosi zuen eta patata erein zuen eta egunez zaindari bat jarri zuen Inguruko jendea harritu eta jakinminez bete zuen horrekin. Landare hura baliotsua zela sinesturik nekazari batzuek patata batzuk lapurtu zituzten sorotik eta laster haien soroetan ere baziren patatak. Laster patatak estimazio handia izan zuen Europa osoan eta Ipar Amerikara eraman zuten. Munduko janaririk garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s