bigarren platerak

LEGATZ FRIJITUA

LEGATZ FRIJITUA

Osagaiak:

  • – legatza:
  • 4 legatz solomo (180º bakoitza)
  • 2 arrautza.
  • 3 koilarakada irin.
  • Gatza apur bat.
  • 4 koilarakada ekilore olio

 

  • piper gorriak:

 

  • 2 piper gorri
  • 4 berakatz zati, ondo zatituta
  • Ekilore olioa
  • Gatza

 

  • patata frijituak:

 

  • 3 patata
  • Ekilore olioa
  • Gatza

Errezeta,  legatza:

  1. Plater sakon batean bi arrautzak puskatu eta irabiatu, ondo nahastu arte.
  2. Beste plater batean irina jarri.
  3. Legatz solomoak gustuko tamainetan moztu, norberak nahi dituen zatietan. Oso zati txikiak ez egin frijitzean legatzaren puntua pasa egiten delako.
  4. Zartagi altu batean ekilore olioa berotzen jarri, oliba olioarekin ere frijitu daiteke.
  5. Olioa berotzen den bitartean legatzari gatz apur bat bota eta irinetan igaro. Garrantzitsua da legatzak irin asko ez hartzea, beharrezkoa soilik.
  6. Legatza arrautza irabiatutik pasa eta zuzenean zartagira sartu.
  7. Olio berotan lehenik alde batetik frijitu 2 minutu inguru, kolorea hartzen duenean beste aldetik frijitu beste 2 minutu.
  8. Zartaginetik ateratzean soberan daukan olioa xurgatu sukalde-paperetan jarrita.
  9. Lagungarri eran mahonesa edo limoia erabil daiteke.

Errezeta, piper gorriak:

  1. Garbitu eta zatitu piperra zati luzeetan ( Juliana erara) .
  2. Piperrak ( ura kendu ) sartaginean ekilore olioarekin su estira ipini.
  3. Bigun daudenean gatz apurbat bota eta amaituta daudenean berakatza bota eta atera.

Errezeta,  patata frijituak:

  1. Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu.
  2. Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, eta su eztian paratu.
  3. Patatak olio hotzera bota eta ezari-ezarian egiten utzi koipe horretan. Kontu handia eduki behar da ez ukitzen –ez puskatzeko- han egiten ari diren bitartean, eta oliotan ia erabat sarturik egotea.
  4. Horrela egon behar dute 15en bat minutuz. Hortik aurrera bizitu sua beldurrik gabe, baina pixkana, frijitzen hasten direla nabaritu arte, alegia patatak gorritzen hasten direla eta olioari kea dariola eta burbuilaka hasten den arte.
  5. Handik minutu batzuetara, bitsadera edo sardexka batez buelta emateko aukera izango dugu, alde guztietatik gorritzeko.
  6. Hori gertatu denean, xukatu, gatza eman eta jan. Hasieratik baratxuri alea zuritu gabe batzuk jartzen baditugu oliotan, gustu hobea izango dute.

Denbora: 10 min legatzak, 10min piperrak eta 10 min patata frijituak.

Anuncios

8 comentarios sobre “LEGATZ FRIJITUA

  1. Asko gustatu zitzaidan dena, piperrak izan ezik. Ez da piperrak txarrak zeudela, gauza da ez naizela piperzalea. Barazkiak mozteko juliana era erabili genuen. Pausu guztiak egin genituen eta genuen bat bera ere ahaztu. Legatza zelan egin banekien eta patatak zelan egin ere bai. Ikasi dudana pìperrak zelan moztu eta zelan frijitu izan da.

    Me gusta

  2. Legatza eta piper gorriak ez zitzaidan batere guztatu, baina patatak oso gozoak zeuden.
    Errezeta pausos-pauso egin genuen.
    Banekien egiten, etxean askotan egiten dut.
    Teknikarik ez dut ikasi.

    Me gusta

  3. Errezeta jarraituz, legatz frijitua egin genuen. Piperrak eta patatak egitea ere ideia ona iruditu zait. Gustoko izan dut plater hau egitea, arraina ez delako gazteek sarritan egiten dugun gauza bat.

    Me gusta

  4. Plater hau asko gustatu zitzaidan patatak eta piperrak oso onak irten zirelako, legatza ere ona irten zen baina ez dut hain gutuko itxura ona zuen arren. Patatak modu batera mozten goxoagoak gelditzen direla ikasi nuen eta piperrak fin-fin mozten badituzu ere hobeto egiten direla eta zapore gehiago hartzen dutela. Legatzaren inguruan ez nuen ezer berririk ikasi etxean askotan egiten dudalako.

    Me gusta

  5. oso goxoa egon da eta horain artean ni prestatutako lehen arraina izan da nahiz eta arraina askotan jan; eta gustora ibili naiz hau prestatzen

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s