BITXIKERIAK

ARROZA

ARROZAREN BITXIKERIAK

Noiz eta non hasi ziren nekazariak arroza hazten?

Litekeena da lehenengo arroza Asiaren hegoaldean eta ekialdean hazi izana, duela 10.000 urte inguru, bertako ibaien deltak jendeztatu eta nekazariak arroz basatia menperatzen hasi zirenean.

Non hazten da gaur egun arroza?

Ia mundu osoan, Antartidan izan ezik! Arroza lur ureztatuetan eta lehorretan hazten da, Afrikako oihan tropikaletan eta Ekialde Ertaineko basamortu idorretan, kostaldeko lautadetan eta Himalaiako mendietan.

Zenbat arroz ekoizten da munduan?

  1. urtean, mundu osoan 576 milioi tona arroz inguru lortu ziren. Gehienak, 523 milioi inguru, Asian hazi ziren.

Zenbat lur behar da arroza hazteko?

  1. urtean, arroz-soroek 1,5 milioi metro karratu inguru hartzen zutela kalkulatu zen. Berriro ere, soro gehienak Asian daude, 1,3 milioi metro karratu inguru.

Zenbat arroz-mota daude?

Adituen arabera, 140.000 arroz barietate inguru dago, baina inork ez daki zein den benetako kopuru zehatza.

Zenbat denbora behar du arrozak hazteko?

Arroz-landareak, 3-6 hilabete bitarte behar ditu heltzeko, barietatea eta hazten den lurraren arabera.

Zenbat ur behar da arroza hazteko?

Bataz beste, nekazariek 5.000 litro ur behar dute kilo bat arroz lortzeko.

Elikagai garrantzitsua al da arroza?

Bai, hala da. Garatutako herrialde guztiak kontuan hartuz gero, arroza pertsonen energia-kontsumoaren %27a da, eguneroko proteinen %20a.

Zenbat arroz jaten du jendeak?

Herrialdearen araberakoa da erantzuna. Birmanian, jendeak eguneko kilo erdi bat arroz jaten du. Europarrak, berriz, askoz ere arroz gutxiago jaten du, urteko 3 kilo inguru.

Zein herrialdetan jaten da arroz gehien?

Munduko lau herrialderik jendeztatuenetako hirutan, Txinan, Indian eta Indonesian, arroza oinarri-oinarrizko jakia da. Hiru herrialde hauetan 2.500 milioi pertsona inguru bizi dira.

Zein da arroz gehien esportatzen duen herrialdea?

Tailandia da lehen esportatzailea, urtean 7,6 milioi tona ingururekin. Vietnam da bigarrena, 3,7 milioi tonarekin. Hirugarren, berriz, AEBak dira, 2,6 milioi tonarekin.

Jateko izateaz gain, zertarako erabiltzen da arroza?

Arroza eta bere eratorriak lastoa eta sokak egiteko erabiltzen dira. Papera, ardoa, gaileta lehorrak, garagardoa, kosmetikoak, enbalatzeko materiala eta hortzetako pasta egiteko ere bai.

Zein da arroz zuriaren eta integralaren arteko aldea?

Arroz integrala ale osoko arroza da, kanpoko azala bakarrik kentzen zaiona. Ehotze-prozesuan bihurtzen da arroz zuria, zahi-geruza kentzen zaionean.

Arroz integrala zuria baino hobea al da?

Arroz zuriarekin alderatuta, arroz integrala elikagarriagoa da, zahia duenez, zuntza, olioa, B bitaminak eta mineral garrantzitsuak baititu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s