POSTREAK

ARROZ ESNEA

img_20161021_111358

Arroz Esnea

>Osagaiak:

–   100 g arroz.

–   Esne litro bat.

–   Kanela adartxo bat.

–   120g azukre.

–   Limoi baten azalaren laurden bat.

Prosedura:

1) Hasi baino lehen, arroza, ur apur batekin garbituko dugu, honek duen gehiegizko almidoi kantitatea kentzeko, horrela, ez zaizkigu aleak itsatsiko. Ondoren, ondo lehortu, eta ontzi batean utziko dugu.

2) Lehenik eta behin, esnea berotzen jarriko dugu kanela adartxo eta limoi azalarekin batera, azken bi osagai hauen gustua hartu dezan esneak.

3) Irakiten hasten denean, arroza botako dugu, eta ordu laurden utziko dugu su baxuan. Egurrezko koilara batekin, bueltak emango dizkiogu arrozari, kazolan pegatu ez dadin.

4) Hamabost minutuak igaro ondoren, azukrea botako dugu eta beste bost edo zazpi minutu utziko dugu sutan. Garrantzitsua da momentu honetan nahasketa guztia ondo mugitzea, azukrea disolbatu dadin. Bost minutu igarotzean  oraindik esne gehiegi dagoela ikusten badugu, denbora gehiago utziko dugu sutan, arrozaren kalitatearen arabera, honek esne gehiago edo gutxiago xurgatzen baitu.

5) Azkenik, sutik kendu eta ontzi txikietara pasako dugu arroz esnea. Zapore gehiago emateko, kanela hautsa bota diezaiokegu gainetik. Tenperatura murrizten denean, hozkailuan sartuko dugu, eta nahi dugunean, eskura izango dugu postre goxo eta errez bat.

Anuncios

8 comentarios sobre “ARROZ ESNEA

  1. ni ez nintzen egon egun honetan baina nire kideeek arroz esnea nola egin zuten esan zidaten eta interesa piztu zitzaidan. Oso itxura ona du!

    Me gusta

  2. Arroz esne itzela, oso goxoa. Arroz esnearen errezeta ez dela hain zaila konturatu nintzen eta etxean nik bakarrik ere egin ahal izango nukeela ere. Asko gustatu zitzaidan, nire amak ere etxean egiten du eta egun batean edo bitan danon artean bukatzen dugu oso ona baitago. Errezeta jarraitu genuela pentsatzen dut eta esneari buruz bitxikeriaren bat ere ikasi nuen.

    Me gusta

  3. Oso goxoa dago. Etxean askotan egiten dute baina nik ez nekien egiten. Erreza da egiteko eta errezeta jarraituz, ondo irtetzen zaizkizu.

    Me gusta

  4. Arroz esnea, goxo-goxoa dago ! Ez nuen inoiz arroz esnea jan, lehenengo aldia izan zen, eta berriro egingo dutela uste dut. Bertako errezetako kantitateak ez genituen erabili, baina berdin berdin goxoa egon zen. Ikasi egin dut zelan egin eta oso pozik nago.

    Me gusta

  5. Asko gustatu zitzaidan. Errezeta hori egitea oso ondo iruditu zitzaidan eta gainera egiten ikasi nuen.Ez nekien hain erreza zenik arroz esnea egitea. Beraz, etxean ere egingo dut noizbeinka etxekoei asko gustatzen zaie eta.

    Me gusta

  6. Oso gozoa egon zen eta etxean egiteko asmoa daukatoso erresa, osagai sinpleak eta azkar egitekoa da.
    Lehen kanela gorroto nuen baina hau jan ostea gorrotoa kendu diot eta asko gustazen zait.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s