bigarren platerak

Legatza saltsan

LEGATZA

Osagaiak:

  • 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Perrexil xehatua
  • Litro laurdena arrain salda edo ur
  • Gatza

Prozedura:

Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu legatz solomoak, azala gora. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina gozatzen, kazolari eragin eta eragin. Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.

Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu eta berehala zerbitza dezagun.

Proteinak:

 

Proteinak (g) 11,8
Grasak (g) 1,8
Hierro (mg) 1,10
Magnesioa (mg) 25,1
Potasioa (mg) 270
Fosforoa (mg) 190
Zink (mg) 0,37
Iodoa (mg) 18

hpH-ar erregulatzeko gai dira.

Anuncios

10 comentarios sobre “Legatza saltsan

  1. Errezeta hau ematen duen baino errazagoa da eta dieta orekatu bat egiten ari bazara jaki oso aproposa dela pentsatzen dut. Nik saltza egiten ikasi nuen eta nahiko gozoa atera zitzaigun.

    Me gusta

  2. Errezeta hau ez zait asko gustatu ez zaidalako legatza saltsan gustatzen. Berakatxa gustoko dut eta legatza ere baina egin genuen saltsa ez zitzaidan gustatu, plantxan gehiago gustatuko litzaidake. Errezeta honetan, arraina nola mozten den ikasi dut, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Ez nuen lehenago inoiz moztu.

    Me gusta

  3. Errezeta hau ez da nire gustokoena izan baina zenbait gauza egiten ikasi ditut, adibidez; arraina xerratan mozten eta arrain salda egiten.
    Gehiago gustatuko litzaidake arraina plantxan egitea, zikuagoa delako eta ez daukalako saldarik.

    Me gusta

  4. Errezeta honetan,arraina zelan mozten den ikasi dut eta pausoz pauso nola egiten den.Normalean saltza gabeko arraina jaten dut hau da; errebozatua.

    Me gusta

  5. Errezeta hau ez zait asko gustatu, ez zaidalako legatza saltsan gustatzen. Baratxuria gustoko dut eta legatza ere baina egin genuen saltsa ez zitzaidan gustatu. Nahiago dut plantxan jatea, saltsa gabe. Errezeta honetan, arraina nola mozten den ikasi dut eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Ez nuen lehenago inoiz moztu.

    Me gusta

  6. Legatza saltsan:
    Ikasi dudan gauza bakarra, arraina garbitzea izan da.
    Beste gauza guztiak: salsa berdea egitea
    Dominatzen ditut, etxean horrelako gauzak egiten ditudalako.
    Ez zait arraina guztatu ez dudalako gustuko.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s