lehen platerak

Hiru gutiziako arroza

Osagaiak:

  • 250 gr. arroz
  • 75g gamba zuritu
  • 2 edo 3 arrautza
  • Zanahoria handi bat
  • 100 gr. ilar
  • Oliba olioa eta gatza
  • 3 xerra (York pernila edo egozia)
  • Soja saltsa
  • 150g oilasko

Prozedura:

  • Ura ontzi batean berotzen jarriko dugu, bitartean azenarioa zuritu eta zati txikietan moztu. Ura irakiten dagoenean moztutako zatiak botako ditugu, baita ilarrak ere. Gatz pixka bat botako dugu eta egozten utziko dugu 10-14 minutuz.
  • Ur litro bat irakiten jarriko dugu eta oso bero dagoenean arroza eta gatza gehituko ditugu. Noiz behinka irabiatuko dugu eta 14 minutu pasatzean dastatu egingo dugu, ia-ia eginda dagoenean (pixka bat gogorra geratu behar da) sutik kenduko dugu eta iragaztontzitik pasatuko dugu ur hotza botaz.
  • Hotzitzen den bitartean zartagin batean lehenago moztu dugun pernila frijituko dugu (Su gogorra erabiliko dugu horretarako)
  • Zartagina berotuko dugu , tortila frantses bat egiteko  arrautzekin, , pernilerako erabili dugun berdina. Arrautza irabiatuko dugu gatz pixka bat gehituz. Zartaginean bota dugun olioa bero dagoenean arrautza gehituko dugu, nahiko fin geratu behar da. Eginda dagoenean zartaginetik atera eta tira finetan moztuko dugu.
  • Ganbak pixka bat egosiko ditugu, kolorez aldatzen diren arte (azenarioa egosi dugun ur berean). Zuritu eta zartagin batean dagoela gatza gehituko diogu. Egin dugun arroza zartagin berean botako dugu eta irabiatu egingo dugu minutu batez.
  • Falta zaizkigun osagai guztiak gehituko ditugu. Azkenekoz gatza falta zaion ziurtatuko dugu eta ala bada pixka bat gehiago botako diogu.
  • Prest dago jateko, baina aurretik nahi izanez gero soja saltsa botako diogu.
Anuncios

8 comentarios sobre “Hiru gutiziako arroza

  1. Hiru gutiziako arroza errezetarekin ez ditut gauza asko ikasi, gainera ez zait asko gustatzen.
    Ikasi dudan bakarra, kantitateak neurtzen eta taldean hobeto lan egitea izan da.

    Me gusta

  2. Arroz mota hau egiteko nahiko erraza da eta denbora gutxi behar duzu eta oso gozoa dago. Errezeta hau egitean soja saltsa bota ahal zaiola ikasi dut eta sapore oso ona ematen diola konturatu naiz.

    Me gusta

  3. Arroza egitean,gauza pilo ikasi ditut,adibidez:zelan egiten diren ganbak,nola zatitu eta zenbat denbora eduki behar dugun sartaginean goxoak egoteko.Dena nahastean oso goxoa geratzen da.

    Me gusta

  4. Errezeta hau ez zait asko gustatu, arroza osagai sinple eta gutxirekin gustatzen zaidalako baina ez daukala konplikazio handirik iruditu zitzaidan. Arroz zuria egitean bezala, arroza 15-20 minutu egosten utzi genituen eta beste osagaiak, frijitzekoak zirenak frijitu genituen (oilaskoa..) eta besteak arrozera zuzenean bota genituen. Azkenean, goxoa zegoen baina esan bezala, arroz zuria gehiago gustatzen zait. Ez dut teknika berririk ikasi errezeta honetan.

    Me gusta

  5. Errezeta hau ez zait asko gustatu, osagai gehiegi bota genituen eta osagai gutxiagorekin gustatzen zait. Ez dut teknika berririk egiten ikasi etxean astero egiten dudalako. Errezeta nahiko ondo geratu zen.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s