lehen platerak

Entsalada epela

Entsalada epela gulekin

Osagaiak:

300 g hainbat uraza tipo

300 g gula

Hegalabur lata bat

180 g Idiazabal gazta

Bi entsalada tomate

Bi baratxuri atal

Pipermin bat

Oliba olio birjina

Modenako ozpina

Gatza

Prozedura:

Hasteko, osagai guztiak prestatuko ditugu. Hura egiteko Idiazabal gazta moztuko dugu kubo txikietara eta gordeko ditugu. Gero, gauza bera egingo dugu tomatearekin (cherry tomateak erabili ahal baldin badituzue, erdiagatik moztuko ditugu) eta lehen egin dugun moduan, zatiak gordeko ditugu.

Hurrengo urratserako, zartagin bat jarriko dugu sutan berotzera olio zurrusta eskuzabal bat botatzen. Olio berotzen den bitartean, baratxuri-atal eta pipermina moztuko ditugu xafletan. Olioa beroa dagoenean, baratxuri xaflak eta piperminak gehituko ditugu zartaginean eta prestatuko dugu minutu pare batez osagai hauek ez erretzeko. Denbora hau pasatu ostean, gulak gehituko ditugu eta 3 minutuz prestatuko ditugu etengabe eraginez. Azkenik sua itzaliko dugu eta gulak gordeko ditugu.

Errezetaren atalik konplexuena egin eta gero, platera prestatzen joango gara. Hori egiteko, entsalada erdia jarriko dugu plater batean, eta segidan Idiazabal gaztako kuboak eta atun erdia jarriko ditugu. Jarraian, moztutako tomateak sakabanatuko ditugu eta gulekin estaliko ditugu

 

Anuncios

10 comentarios sobre “Entsalada epela

  1. Errezeta hau, asko gustatu zait, entsalada asko gustatzen zaidalako. Gulak eta tomatea oso gustoko ditut eta osagai gehienak ere. Entsalada hau egiteko, baratxuria eta gulak frijitu genituen eta beste osagai denak garbitu eta entsaladan ipini genituen. Azkenik, olioa ozpina eta gatza bota genituen. Errezeta honetan, ez dut ezer ikasi, etxean entsalada epelak egiten ditudalako astero eta banekielako zelan egiten zen.

    Me gusta

  2. Entsalada epela plater oso ona dela iruditzen zait, asko gustatu zait eta gainera osasuntsua da. Errezeta hau egiterakoan ez dut ezer berririk ikasi oso sinplea delako, gulak eta baratxuria zartaginean frijitu genituen eta eginda zeudenean gainerako osagaiekin plater batean ipini genituen.Entsalada hau ozpin, olio eta gatzarekin gatzozpindu genuen azkenik.

    Me gusta

  3. Errezeta hau ez da nire gustokoa izan;baina hainbat gauza ikasi ditut:nola egiten dire gulak,zelan mozten diren tomateak eta zelan nahasten dugun

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s