Sin categoría

San Blasa

BEHARREZKO OSAGAIAK:

  • Libra bat irina ( zenbat da?)
  • Libra erdi azukre
  • 4 arrautza (zuringo bat aparte laga)
  • Royal koilarakada bat
  • 50 gramo gurin
  • Anis esentzia kafe koilarakada bi
  • 100 gramo glas-azukre

PROZEDURA:

Irina mahaian ipini eta erdian zulotxo bat egin behar da (sumendi baten antzera), eta azukrea, arrautzak, Royala eta anisaren esentzia bertara bota behar dira. Nahasketa prest dagoenean, gurina bota eta ondo oratu egin bihar da. Behin ondo eginda dagoela, marmolaren gainean zabaldu forma emateko. Gero labara sartu behar dira (ez dago denbora konkreturik, zaindu egin behar da, eginda dagoen jakiteko).

GAINERAKO ZURIA EGITEKO:

Lapiko baten 6 ur koilarakada eta 15 koilarakada azukre ipini behar dira sutan egosten. Urtzen denean, aurretik apartatutako zuringoa (aurretik irabiatuta egon behar dena) bota behar zaio.

Honen ostian, hiru gomendio:

  • Azukrea, ura irakiten dagoela bota ezkero hobeto gelditzen da.
  • Zenbat eta azukre gehiago bota, zuriago gelditzen da.
  • Zuringo birekin egin behar da.
Anuncios

10 comentarios sobre “San Blasa

  1. San Blasak ez egin arren eta haien ordez gaietak egin genituenez, gailetak oso goxo atera ziren baina nahiago nituen San Blasak

    Me gusta

  2. Errezeta hau egiterakoan zailtasunak izan genituen. Hirinaren neurria txarto zegon, beraz, oso ziku geratu zen masa. Hori konpontzeko esnea gehitu genion eta horren ondorioz San Blas-ak egin beharrean galletak atera zitzaizkigun.
    Oso gozo geratu ziren!

    Me gusta

  3. San Blasen errezeta ez zitzaigun oso ondo atera. San Blasak egin beharrean opilak azkruea eta kanelarekin egin genituen, beraz uste ez zitzaigun uste genuen moduan atera. Horretaz aparte, opilak pixkat ziku atera zitzaizkigun, beraz ez zen gure errezetarik onena izan. Egia esanda, ez nuen asko ikasi.

    Me gusta

  4. Asko gustatu zitzaidan, nahiz eta anis-ik ez eduki. Baiña ez genuenez anisik eduki gailetak egin genituen, eta oso gozoak zeuden. Ez nuen gauza asko ikasi, etxean ere egiten ditudalako.

    Me gusta

  5. San Blasen ordez gailetak egin gernituen osagaien kantitatea ez zegoelako ondo. Apur bat inprobisatuzoso gozoak atera zitzaizkigun eta asko gustatu zitzaizkidan.

    Me gusta

  6. San Blasaren gaineko kapa ezin egin izan arren oso gozoak irten zitzaizkigun. Errezeta honetan San Blasaren gaileta egiten ikasi nuen, eta azkenik oso gozoak irten ziren gaineko kapa eduki ez arren.

    Me gusta

  7. San Blasa egiten hasi ginen baina hirinaren kantitatea txarto kontatu genuen eta errezeta moldatu behar izan genuen. Azkenean gailetak egiten bukatu genuen, oso gozoak geratu zitzaizkigun nahiz eta oso gutxi geratu ziren.

    Me gusta

  8. Errezeta hau asko gustatu zitzaidan. Askenean, espero nuen errezeta txarragoa irten zen gaileta moduko batzuk irten zirelako baina oso goxoak irten ziren.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s