Sin categoría

Lasaña

IMG_20160126_142940

 

OSAGAIAK

  • Lasagnarako pasta, pakete bat
  • 2 tipulin, txiki-txiki eginak
  • 3 baratxuri ale, txikituak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, txahalkia kilo bat
  • Tomate saltsa, litro laurdena
  • Bexamel saltsa
  • Perrexil xehatua
  • Gazta arraspatua (koipetsua)

 

PROZEDURA

Zartagin zabal batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi pikatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua solte gelditu dadin, ez ore bat egina. Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Perrexila erantsi eta geroko gorde dena.

Labean sartzeko moduko erretilu sakon batean, bexamel geruza bat jarriko dugu eta gainean lasagnarako pasta xaflak zabalduko ditugu. Haragi frijituaren parte batekin estaliko dugu dena, gero berriz bexamel geruza bat eta gazta arraspatuarekin kapa lodi bat par-par bota. Horrelaxe egingo dugu, kapaka, osagaiak bukatzen zaizkigun arte. Bukaera honela: lasagna, bexamela eta gazta arraspatua par-par botea.

Erretilua labean sartuko dugu, aluminiozko paperarekin estalita, eta dagoela berotan 200 graduan, 30 minutuz gutxienez. Azkeneko 10 minutuetan, papera kendu, gazta gainerreta gelditu dadin, geruza gorri goxo-goxoa eginda.

BEXAMELA

Gurina kazola batean urtu eta irina erantsi. Su ezti-eztian jarriko dugu minutu bakar batzuetan. Kasu eman, gero, ez dadila itsatsi kazolaren hondoan. Geroago pixkana-pixkana aurretik egositako esne bero-beroa gehituko diogu. Hasieran lodi samarra geldituko da saltsa, baina, esnea erantsi arau, mehatuz joango da bexamela. Irakiten utzi, eragitetik gelditu gabe, su motelean, hondoan itsatsi ez dakigun, hamar bat minutuz. Krema arina edukiko dugu, aski leuna eitean. Esnearen parte baten ordez esnegain likidoa jar genezake, bexamela are urintsuagoa eta goxoagoa izateko.

Kaloriak : %33 grasa    %42 karbohidratoak  %24 proteinak

8 comentarios sobre “Lasaña

  1. Azkenean lasaina ez zen espero nuen bezain gozoa atera. Tomatea egitean txarto ulertu bat egon zen, gatz gehiegi bota genion eta pasta ez zen nahikoa bigundu. Baina azkenean ez zen hain txarto atera.

    Me gusta

  2. Errezeta hau Uzurik eta biok proposatu genuen . Hasieran haragi lasagna egitea pentsatu genuen baina aurreko egunean berenjenak haragiz bete genituenez oraingoan barazkiz betetzea erabaki genuen. Tomatean gatz gehiegi jarri genuen baina jan ahal izan genuen.

    Me gusta

  3. Errezeta hau asko gustatu zitzaidan, gainera bezamela nola egin ikasi genuen. Arazo bakarra tomateari gatz gehiegi bota geniola izan zen eta horregatik lasagna apur bat gazia geratu zen.

    Me gusta

  4. Errezeta hau asko gustatu zitzaidan eta oso oso goso atera zitzaigun! Hemen egin baino lehenagotik, errezeta hau egiten banekien amarekin etxean egiten dudalako.

    Me gusta

  5. Errezeta hau pixkat txarto atera zaigun ez zegoelako denbora baina ala ere gustuko dut. Honetan besamela egiten ikasi nuen. Hau ere ondo egin ezkero goxo goxoa da.

    Me gusta

Deja un comentario