Sin categoría

Kremazko tostadak

IMG_20160202_142358

Osogaiak:

 

-5 Arrautza

-1,5 l. Esne

-300gr. Azukrea

-150gr. Hirina (es su hrik)

-20gr. Gurin

-Kanela palu bat

-Limoi azal zati bat     

 

Zelan egin:

Lehenengo eta behin, esnea berotu eta infusionetan edukiko dugu, kanela-paluagaz eta limoi azalagaz. Esneak irakiten duen bitartean, guk beste katilu baten honako nahaste hau prestatuko dugu: arrautzak ondo irabiatu ostean, azukrea bota eta dana batera irabiatuko dugu indarrez, ondo nahastu arte. Gero, hirina gaineratuko diogu, eta berriro irabiauko dugu.

Bitarte horretan daborduko esneak irakin du eta esnearen erdia (gutxi gorabehera) arrautzen nahastera botako dugu. Nahastea ondo irabiatu ostean, lapikora botako dugu dana eta su bizian jarriko dugu, irakiten hasi arte. Orduan, sua bajatu eta irabiatzen segituko dugu, 10 minutuz, lapikoaren beheko aldea erre ez dadin.

Ostean, plaka batera botako dugu nahastea eta hozkailuan itxiko dugu, ondo hoztu arte.

Amaitzeko, zartagin baten girasol-olioa ugari botako. Gero, masa ebaki, urun eta arrautzatik pasatu eta tostadak prijiduko doguz.

Behin frijituta daudenean, gainetik azukrea eta kanela-hautsa botako diogu.

On egin.

Hechos Nutricionales por 100g (100 g)                          
Energía 1899 kj

454 kcal

Proteína 5,89 g
Carbohidrato 76,82 g
Grasa 13,66 g
Fibra 0,21 g                             

100 gramotan, energia 454kcal, proteinak 5,89g, karboidratoak 76,82g, grasa 13,66g, eta fibra 0,21g.

Karboidratoak (68%)

Grasak (27%)

Proteinak (5%)

Anuncios

10 comentarios sobre “Kremazko tostadak

  1. Nire ustez, oso goxoak atera zaizkigu. Errezetak ez du akatsarik. Nik pertsonalki ez nuen tostadak ezagutzen eta sukaldaritzari esker, orain etxean egin ahal ditut familiarekin. Asko gustatuko zaie seguru!

    Me gusta

  2. Kremazko tostadak gehien gustatu zaidan platerra izan da, goxo etaz aparte oso errazak dira egiteko horregatik gehien gustatu zaidan platerra da.

    Me gusta

  3. Kremazko tostadak oso ondo atera zitzaizkigun. Zailena apurtu gabe arraultzatik eta hirinetik pasatzea izan zen, baina azkenean ez zitzaigun bat ere ez apurtu. Frigitu ondoren gainetik kanela eta azukrea bota genizkien eta oso gozoak geratu ziren.

    Me gusta

  4. Kremazko tostadak egitea oso erraza egin zitzaigun, horretaz aparte oso goxoak iruditzen zaizkit. Honekin oso garrantzitsua dela hozten uztea ikusi dugu gero arrautza eta hirinetik pasatzean ez apurtzeko.

    Me gusta

  5. Oso goxoak irten ziren eta oso itxura ona zuten. Nire etxean ogiaz eginiko tostadak egiten dira eta beste modu batera egiten ikasi ditut

    Me gusta

  6. Errezeta hau oso ondo atera zitzaigun! Sukaldaritza klaseak baino aurretik errezeta hau ez nekien egiten beraz ondo etorri zitzaidan etxean postre berri bat egiteko. Generalean errezak dira egiteko, beraz alde hortatik oso ondo dago etxean egiteko baita ere!

    Me gusta

  7. Nire ustez oso goxo atera zaizkigu. Nik pertsonalki ez nituen ezagutzen tostadak beraz orain etxean egin ahalko ditut, baita familiarrei egiten erakusten. Seguru gustatuko izango dutela postre goxo hau!

    Me gusta

  8. Oso gozoak urten ziren, lehenagotik esagutzen nituen baiña, normalean iñoiz ez ditut eginten, eta hemendik aurrera gehiagotan egiten saiatuko nahiz,.

    Me gusta

  9. Kremazko tostadak gehien gustatu zitzaidan errezeta izan zen. Azkenik oso gozoak atera zitzaizkigun. Amaiak esan bezala arraultza eta hirinetik apurtu gabe pasatzea prosezu zaila izan zen baina azkenean lortu genuen.

    Me gusta

  10. Lehen aldiz probatu nituen kremazko tostadak eta asko gustatu zitzaizkidan. Egiteko errezak izan ziren. Guztietatik nere plater gustokoena izan da hau .

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s