Sin categoría

Intxaursaltsa

IMG_20160119_142740IMG_20141117_120602

Osagarriak

  • 0,75 kilo intxaur azal eta guzti
  • 1 litro esne
  • 150 gr. azukre-hauts
  • 0,5 kanela-zotz
  • Limoi baten azala

Pausuak

  1.  Lehenik eta behin, 0,75 kilo intxaurrak zurituko ditugu. Intxaurrak ahal dugun gehien xehetuko ditugu. Kafea ehotzeko makina lagungarria izango dugu lan honetarako.
  2. Esnea lapiko handi batean sutan berotzen jarri. Berotzen hasten denean  kanela-zotzak eta limoiaren azala gehitu esneari. Azukre-hautsa bota esneari eta koilara batez bueltaka eragin geratu gabe.
  1. Ondoren, esnea irakite-puntuan denean apurka-apurka intxaur-hautsa botatzen hasiko gara. Une honetatik aurrera intxaursaltsa oso bero mantenduko dugu, koilaragaz eragiten beti geratu gabe, baina ez diogu sekula irakiten utziko. Intxaursaltsa irakiten badu, mindu egiten baita.
  1. Pazientzia eta kontu handia eskatzen duen postrea dugu hau.

Gutxienez 45 minutu aritu gara intxaursaltsa loditu arte. Orduan, sutik kendu eta atseden hartzen utziko dugu.

Kaloriak: 649 kcal. /100 gr.

Proteinak: 14.4 gr. / 100 gr.

Grasak: 62.5 gr. / 100 gr.

Karbohidratoak: 4.4 gr. / 100 gr.

Indize gluzemiko (IG): 15

Esnea daukanez kaltzio kantitate handia dauka, horrez gain esneak karbohidratoak, proteinak eta gantzak ditu.

Intxaurrek gantz asegabeak, zuntza eta antioxidatzaile era daukaten sustantziak ematen dizkio.

Azukreak kaloria kantitatea handituko du.

 

Anuncios

9 comentarios sobre “Intxaursaltsa

  1. Intxaur-saltsa errezeta sinplea iruditu zitzaidan. Baina bazeuden gauzak konplikatuagoak zirela, errezeta honetan intxaur-saltsa egiteko denbora asko behar dela ikasi dut.

    Me gusta

  2. Errezeta hau egiten ikastea asko gustatu zitzaidan, Euskal Herriko postre ohikoa delako! Pertsonalki ez zitzaidan asko gustatu, kanela sapore ugaria zuelako baina nire aitari asko gustatu zitzaion!

    Me gusta

  3. Uste nuen ez zitzaidala gustatuko itxuraz ez zitzaidalako gustatu, baina azkenean oso ona zegoen. Etxean ere berdin egiten dugula uste dut.

    Me gusta

  4. Oso goxo egon da eta guk ez dugu asko egiten etxien beraz berrikasi dut egiten errezeta hau. Intxaurrak manejatzen ikasi dut baita antolatzen ere. Hau ere etxean gehiago egingo dut gustoko dudalako.

    Me gusta

  5. Hasieran ez nekien zer zer eta gustatuko zitzaidala, baiña amaitu eta probatu ondoren iritzia aldatu nuen, oso gozoak zeuden eta nahiko errezak ziren egiteko.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s