Sin categoría

4DBH: ERRUSIAR ENTSALADA, LEGATZA SALTSA BERDEAN, ARROZ TARTA

ENTSALADA ERRUSIARRAIMG_20150511_142049[1]

Osagaiak

  • 4 azenario
  • 3/4 kg patata
  • 3 arrautza
  • Ilar fin-finak, pote txiki bat
  • Artoa, lata txiki bat
  • Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat
  • 1/4l maionesa, norberak egina, ez oso lodia
  • Tipulin txiki bat, xehatua
  • Piper berde bat, xehatua
  • Gatza
  • Sagardo-ozpina, pittin bat

Prozedura:

Jarri eltze batean ura suelto gatzarekin, azenarioak, patatak eta arrautzak estaltzeko adina. Su bizira hurbildu eta utzi borborka egosten. Handik 10 minutura atera arrautzak eta utzi hozten, eta beste 5 minutuz gutxienez utzi azenarioak eta patatak egosten, xamurtu arte, labana baten puntaz alderik alde aise pasatzeko moduan egon arte alegia. Xukatu eta epeltzen utzi, eskuetan erabili ahal izateko, zuritu egin behar baitira.

Zuritu, bada, eta zatitu patatak eta azenarioak koskor txikitan. Jarri dena gopor batean eta gehitu arrautza xehatuak, ilar xukatuak, artoa, hegaluze izpitua, tipulin xehatua, piper berde xehatua, maionesa eta sagardo-ozpin xorta. Dena nahasi ongi, eta, behar izanez gero, maionesa pixka bat gehiago gehitu, gustatzen zaigun punturaino. Gatz puntua probatu eta, behar izanez gero, zuzendu.
Hozkailutik atera, eta fresko-fresko mahairatu. Entsalada mota honek nahia adina aldaketa ametitzen ditu, gure gustuak eta gure umeenak asetzeko modukoak. Abokata, ganba egosi eta azala kenduak, porru egosia, urdaiazpiko egosia dadotan, ozpinetako ozpin-pepino xehatuak, pipermin xehatuak, tomate freskoa dadotan, gazta puskak, etab.

LEGATZA SALTSA BERDEAN TXIRLEKINIMG_20150507_112155[1]

Osagaiak:

  • 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Perrexil xehatua
  • 32 txirla handi
  • Litro laurdena arrain salda edo ur
  • Gatza

Prozedura

Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu legatz solomoak, azala gora. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina berotzen, kazola ukitu gabe. Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.

Kazola sutatik atera baino une batzuk lehenago sartuko ditugu txirlak. Kazola tapatuko dugu ondoren.Azkena atera eta berriro sartuko ditugu guztiak. Baten bat irekitzen ez bada, bazter dezagun. Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu (txirlak kazolan onduko dira) eta berehala zerbitza dezagun.
Mikel Sierra eta Josu Jauregi

ARROZ TARTAIMG_20150525_143533[2]

Osagaiak

  • 5 arraultz
  • Azukre kikara 1
  • Irina kikara 1
  • 3 esne kikara
  • 100gr. gurin

Prestaketa

  1. Hartu molde bat eta gurinaz untatu eskuarekin. Gurina ez da urtuta egon behar.
  2. Osagai guztiak nahastu batidorarekin eta bota nahasketa osoa bolean
  3. Labea aldez aurretik berotu 190 gradutan. Sartu bola eta 50′ minututan eginda egongo da.

14 comentarios sobre “4DBH: ERRUSIAR ENTSALADA, LEGATZA SALTSA BERDEAN, ARROZ TARTA

  1. Asko ikasi dut eta ondo pasatu dut baina plater batzuetan janaria ez zegoen lar ona zeren eta zeozer faltatzen zitzaion edo ez zegoen ondo eginda , baina bestela ondo pasatu dut baina balio duena da bakoitzaren intentzioa gogoa eta arreta norberaren buruan .

    Me gusta

  2. Menu hau bestea baino gehiago gustatu zait,nahiz eta arroz tarta ez zitzaidan ondo zegoela iruditu, gurin gehiegi zeukan. Beste bi platerak egitea gustatu zitzaidan.
    Legatza saltsa berdean egiten ikasi dut.

    Me gusta

  3. Menu hau ez zitzaidan asko gustatatu baina plater berriak egiten ikasi nuen.
    *ENTSALADA ERRUSIARRA: Oso plater sinplea iruditu zitzaidan, baina ez zait moionesa ezer ere ez gustatzen. Plater berri bat egiten ikasi dut baina ez dut uste etxean egingo dudenik.
    *LEGATZA SALTSA BERDEAN TXIRLEKIN: Oso errezeta sinplea da zailagoa izango zela pentsatu nuen, ez nuen dastatu baina asko gustatu zitzaidan plater hau.
    *ARROZ TARTA: Oso erreza iruditu zitzaidan eta goxo itxura du postre honek argazkian baina guri oso koipetsua irten zitzaigun.

    Me gusta

  4. Niretzat oso interesgarria izan da menu hau. Entsalada errusiarra os gosoa da eta oso oso erraza egiteko, legatza saltsa berdean bezalakoa. Biak oso simpleak dira. Arroz tarta oso gosoa egon zen eta etxean egin nuenean askoz gosoagoa gelditu zitzaidan, baina bueno bero zegoen arren gosoa zegoen. Oso gustora egin dut menu hau.

    Me gusta

  5. Errusiar entsaladan mayonesa bat zelan egiten zen gogoratu nuen baina hortaz aparte ezer ez urtero egiten baidugu.Ez nuen jan baina oso ondo pasatu nuen beste 2 platerrekin bezala
    Legatza saltsa berdean errezeta hau nire aitak beste era baten egiten du eta ez nuen sekula horrela egin , errezeta berri bat ikasi nuen aste hartan.
    Arroz tarta ironikoa iruditzen zait pastel edo tarta honek arrozik ez eramatea ez dut inoiz errezeta hau egin edo beste bat arroz pastela egiteko .

    Me gusta

  6. menu hau egiten asko ikasi dudan arren ez zait asko gustatu.
    errusiar entsalada ez zegoen oso ona baina behintzat egiten ikasi nuen.
    legatza saltsa berdean ez nuen probatu ez zuelako oso itsura ona.
    arroz tarta goxoa egon zen eta nola egiten den ikasi nuen.

    Me gusta

  7. ENTSALADA ERRUSIARRA: Oso gosoa irten zen eta sinplea.
    LEGATZA SALTSA BERDEAN TXIRLEKIN: ez da nire gustokoena, ez da oso zaia egitea.
    ARROZ TARTA oso simplea da baina ez zait gustatzen.

    Me gusta

  8. Menu hau ez zait ezer ez gustatu.
    Errusiar entsalada ez da etxean egiten dudan berdina, ez zitzaidan ezer gustatu.
    Legatza saltsa berdean: Ez zait ezer gustatu, arraina gustatzen zait baina oraingoan ez zitzaidan gustatu.
    Arroz tarta: Ez zitzaidan ezer ez gustatu.

    Me gusta

  9. Errusiar entsalada: lehenagotik eginda neukan errezeta bat izan zen eta ez nuen ezer berririk ikasi. Nahiko gozoa irten zitzaigun eta erraza izan zen.
    Legatza saltsa berdean: ez dut inoiz egin, errezeta honekin baratxuriarekin kontua izan behar dela ikasi dut, erre ez dadin. Gozoa irten zen eta etxean egindut dut egunen batean.
    Arroz Tarta: hau ere ez dut inoiz egin, eta nahiko erraza iruditu zitzaidan. Uste dut gurin larregi bota genionez koipetsu zegoela baina hala ere jangarri zegoen.

    Me gusta

  10. Errusiar entsalada lehenagotik egiten nekienez, ez nuen ezer berririk ikasi. Goxoa eta erraza iruditu zitzaidan.
    Legatza saltsa berdean, egiterakoan saltsa zelan egiten zen ikasi nuen nahiz eta legatza oso ona ez atera. Ez nuen inoiz plater hau egin eta erabilgarria iruditu zitzaidan.
    Arroz tarta asko gustatu zitzaidan. Gozoa atera zen eta etxean egingo dudala uste dut

    Me gusta

  11. menua asko gustatu zitzaidan eta oso erreza egiteko.Entsalada errusiera oso goxoa egon zen baina nire ustez maionesa gutxi bota genion baina horretaz aparte oso ona. Legatza saltsa berdean ez nuen probatu baina egiten oso ondo pasatu nuen eta azkenik arroz tarta oso goxoa egon zen hiru platereetatik goxoena nire ustez eta zailena egiteko.

    Me gusta

  12. ENTSALADA ERRUSIARRA: Oso gozoa zegoen, entsalada sinplea da, baina saporea ez zen nire gustukua, zaporearen aldetik.
    LEGATZA SALTSA BERDEAN TXIRLEKIN: Erreza zen, nire gustukoa ez izan arren.
    ARROZ TARTA: Normalean etxean egiten dut, ez zen ondo irten baina erreza da eta ondo irtengo bazen gozo irtengo zen.

    Me gusta

  13. Etxean egiteko gauzak ikasi ditugu, batzuk errezak beste batzuk zailak, baina horrela ikasten dugu eta dana errezago egingo zaigu. Janari batzuk ez zaizkidan gustatzen baina hala ere ez zaizkidan gustatzen janariak ere jakin behar ditut egiten.

    Me gusta

Replica a Mikel Sierra Cancelar la respuesta