Sin categoría

3dbh MENUA: ORTUKO BABA BALTZAK, PATATA TORTILA ETA ARROZ ESNEA

ORTUKO BABABALTZAK

Ikastetxeko ortuan hasitako  bababaltzak  genituenez hauekin errezeta egitea erbaki genuen.

OSAGAIAK:

500GR bababaltz

kipula

olioa

ura edo salda

PROZEDURA: bababaltzak urkuldu, begitxoa kendu eta kanpoko azala ere haundiegi badira. Zatitu daitezke erabili aurretik. Arrozarekin egin daitezke edo  bestela gu bezala kipularekin.

Olioa berotzen jarri eta berotu ondoren kipula xehatuta gehitu, gorritu astiro astiro . Baba baltzak gehitu eta gorritu ondoren ura edo salda gehitu tapatu arte. Egosi 20minutu ur gehiena lurrundu arte eta egina dago.

PATATA TORTILLA

OSAGAIAK:           – 7 patata,   -2 tipula -8 arrautza –Oliba olio birjin estra     -Gatza

PRESTAKUNTZA:

  • Tipulak eta patatak zuritu.
  • Tipulak eta patatak txikitu. Zartaginean oliba-olioa bota eta frijitu gorritu arte.
  • Frijitu dena tenperatura ertainean, noizbehinka nahasiz dena apur bat gorritu arte.
  • Zartagina sutik kendu eta olioa hustu.
  • 8 arrautzak ontzi batean ondo-ondo irabiatu, gehitu patatak eta tipulak.
  • Zartaginera olio pixka bat bota eta nahasketa gehitu. Arrautzak ondo prestatu, hasieran su altuan eta gero su geldian.

ARROZ ESNEA

>Osagaiak:

–       100g arroz.

–       1,2 litro esne.

–       Kanela adartxo bat.

–       125g azukre.

–       Limoi baten azalaren laurden bat.

>Beharrezko tresnak:

–       Kazola txiki bat.

–       Egurrezko koilara.

PROZEDURA

1) Hasi baino lehen, arroza, ur apur batekin garbituko dugu, honek duen gehiegizko almidoi kantitatea kentzeko, horrela, ez zaizkigu aleak itsatsiko. Ondoren, ondo lehortu, eta ontzi batean utziko dugu.

2) Lehenik eta behin, esnea berotzen jarriko dugu kanela adartxo eta limoi azalarekin batera, azken bi osagai hauen gustua hartu dezan esneak.

3) Irakiten hasten denean, arroza botako dugu, eta ordu laurden utziko dugu su baxuan. Egurrezko koilara batekin, bueltak emango dizkiogu arrozari, kazolan pegatu ez dadin.

4) Hamabost minutuak igaro ondoren, azukrea botako dugu eta beste bost edo zazpi minutu utziko dugu sutan. Garrantzitsua da momentu honetan nahasketa guztia ondo mugitzea, azukrea disolbatu dadin. Bost minutu igarotzean  oraindik esne gehiegi dagoela ikusten badugu, denbora gehiago utziko dugu sutan, arrozaren kalitatearen arabera, honek esne gehiago edo gutxiago xurgatzen baitu.

5) Azkenik, sutik kendu eta ontzi txikietara pasako dugu arroz esnea. Zapore gehiago emateko, kanela hautsa bota diezaiokegu gainetik. Tenperatura murrizten denean, hozkailuan sartuko dugu, eta nahi dugunean, eskura izango dugu postre goxo eta errez bat. ON EGIN!!!!

Anuncios

7 comentarios sobre “3dbh MENUA: ORTUKO BABA BALTZAK, PATATA TORTILA ETA ARROZ ESNEA

  1. Ortuko babaltzak: Ortuko babaltzak gozoak egon ziren, baina apur bat soso, nire ustez gatz gehaigo behar zuren. Erraza eta harina egitekoa, nekagarriena zuritzea da.

    Patata Tortila: Patata tortila oso gozo egon zen, oso ondo irten zitzaigun.

    Arroz esnea: Oso gozoa baina oso nekagarria, asko itxaron behar da.

    Me gusta

  2. Bababaltzak: Hortutik ekarritako bababaltzak zikin zeunden eta garbitu behar izan genuen, gero ozkola kendu eta begian azala kendu denbora asko dena garbi uzteko.
    Arroz esnea: Arazo batzuk eduki genituen; esnea galduta zegoenez arroza este ontzi batera bota eta esnea txarto zegoenez bota genuen.
    Ez zen oso ondo atera nahiko likido zegoelako.

    Me gusta

  3. Baba beltzak: Plater hau prestatzerakoan babak garbitzen eta prestatzen ikasi dut.Ez nuen probatu arrautza bota geniolako eta ez zait arrautza gustatzen.

    Patata tortila: Patata tortila eigiten ez nuen ezer berririk ikasi askotan egiten dudalako.Oso gozoa egon zen baina gatz pixka bat falta zitzaion.

    Arroz esnea: Errezeta hau egitea oso erraza da,baina arazo bat izan genuen.Hasieran esnea galduta zegoen eta aldatu behar izan genuen,eta horregatik likidoagoa irten zen. Baina ez zen txarto irten.

    Me gusta

  4. baba baltzak: Asko kostatzen da denak ondo garbitzea, sukaldatzeko oso errazak dira, baina niri ez zitzaizkidan asko gustatu. Oso ideia ona izan zen arrautza botatzea.
    Patata tortila: Ez zen izan egiten nuen lehenengo aldia, egiteko oso erraza da eta gainera oso gozo dago, niri asko guztatzen zait.
    Arroz esnea: Ez zen izan besteak bezain erraza, egiten nuen lehenengo aldia zen. Oso gozo zegoen baina esnea ez zen behar bezala solidotu.

    Me gusta

  5. -Baba baltzak ez zitzaizkidan asko gustatu, baiña gutzien gustau zitzaidana salda izan zen.
    -Patata tortila oso gozoa zegoen, nahiko erraza da egiteko, patatak zuritzea ez zitzaidan gustatu oso kantzagarria delako
    -Arroz esnea, gozoa zegoen baiña hasieran galdutako esnea bota genion, geroago berriro arroza garbitu eta berriro ere esnea bota genion. Azkenik nahiko likidoa gelditu zen arroza.

    Me gusta

  6. Egiteko menu polita izan da, denok parte hartu ahal izan genuen,

    -Baba baltzak rebueltoan: Plater oso gozoa, oso erraza gainera. Babei begiak kentzen aritu giñen, denon artean. Azkenik kipularekin eta babekin rebueltoa egin genuen, itxura ezkaxa zuen baina probatzerakoan oso goxo zegoen.

    -Patata tortilla: Plater hau oso erreza egin zitzaigun, patata tortillak askotan egiten ditugulako, baina egin beharreko lana luzea da, tortilla ondo egiteko. Oso gozoa egon zen.

    -Arroz esnea: Ez genuen inoiz egin postre hau, baina dezente atera zitzaigun. Arazoak izan genuituen esnearekin, esnea ebaki egin zitzaigulako eta esnea aldatu behar izan genuen, baina arroza esnean gehituta zegoenez esnea botatzean almidoia galdu zuen eta orduan oso likidotuta atera zitzaigun arroz esnea, baina gozoa.

    Me gusta

  7. Baba baltzak: Egiteko oso erreza da eta arina egiteko. Ez zaidana batere gustatu, baba baltzak urkultzea da eta bakoitzari begia eta azala kentzea da. Ez zegoen txarto baina niri ez zitzaidan asko gustatu.

    Patata tortila: Egiteko erreza da. Errezeta honeki, ez dut ezer berririk egiten ikasi. Nire ustez, oso goxoa zegoen baina gatz gutxi zeukan.

    Arroz esnea: Egiteko oso erreza da baina asko itxaron behar da. Arazo bat izan genuen, lehenengotan esnea galduta zegoen eta berriro ere hasi ginen egiten. Oso goxoa atera zen, baina esnea likido geratu zen.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s