Sin categoría

3.MAILA/ 1. menua:Kuiatxo milorria, pizza eta pastak

KUIATXO, GAZTA ETA BARAZKI MILORRIA

OSAGAIAK:

  • IMG_20150413_102706[1]Kuiatxo bat (500 g)
  •  3 tomate (300 g)
  •  2 tipula txiki (250 g)
  •  3 piper berde
  • Berakatza
  •  Gazta xerratuak, pakete bat (120 g)                       *Sueztitu: Sua baxu ipini

                              *Juliana era: Tirak egin

PROZEDURA:

Tomateak zuritu, barruko haziak kendu eta lauki txikietan zatitu. Berakatza txikitu eta tomatearekin batera sueztitu*.

Tipula julianan* ebaki eta sueztitzen jarri. Gehitu piper berdeak julianan ebakita eta dena sueztitzen jarri.

Kuiatxoa garbitu eta xerratan ebaki. Bota gatza eta piperrautsa eta zartagin batean egin xerraka. Gorde.

Metalezko molde batekin gazta xerrak ebaki eta gorde.

Tipula eta tomatea eginda dauzkagunean, milorria muntatu.

Molde barruan, lehenengo kuiatxo kapa bat jarri, gero tipula kapa bat, tomate kapa eta bukatzeko gazta xerra bat. Horrelako 2-3 kapa jarri eta kuiatxoarekin bukatu.

Gazta birrindua bota gainean eta labean sartu 180 gradura 10 bat minutu.

Platerean tomate saltsa pixka bat jarri eta milorria gainean desmoldatu.


PIZZA

OSAGAIAK:

  • 300g irin
  • 5g okindegiko legami
  • Ur epel basokada 1IMG_20150416_111548[1]
  • 1 eta 1/2 koilarakada olio
  • Gatza
  • Tomatea
  • Gazta
  • Urdaiazpiko

PROZEDURA:

1.-Legamia ur epeletan jarri, eta nahastu disolbatu arte.

2.-Utzi pixkatean espumatxoa atera arte.

3.-Irina, olioa, gatza eta ur+legamia ondo nahastu.

4.-Behar adina ur edo irin gehitu, masa behatzetatik separatzen den arte. Ondo landu.

5.-Ontzi batean jarri, trapu batekin estali eta leku epel batean utzi 1 ordu inguru (hazi dadin).

6.-Orea labeko ontzi batean ondo zabaldu,

7.-Tomatea masa gainean jarri, tomatearen gainean urdaiazpikoa bota eta azkenengoz gazta pizza gainean ipini.

8.-Labean egin 220ºC-tara 20 minutu inguru.


TE PASTAKIMG_20150420_102122[1]IMG_20150423_111937[1]

OSAGAIAK:

  • 150gr gurin
  • 80g azukre glas
  • arrautzaren gorringoa bat
  • 200 gr irina
  • koilarakada bat esne
  • laranja eta limoiaren azal birrindua
  • gatza

PROZEDURA:Gurina bol baten barruan pomada baten antzera jarri , azukrea eta arrautzaren gorringoa gehitu eta ongi irabiatu. Behin hau egin da gatza,  limoi eta laranja azal birrindua eta esnea gehitu. Bukatzeko irina guztia kolpez bota.

Eginiko masa manga pasteleran sartu bokilla rizatuan eta honekin zuk nahi duzun forma eman( loreak,,..)  Behin hau egin dugula labeko bandeja olioarekin  igurtzi eta bertan jarri eginikoak eta 10 minutuz 180ºc labean utzi.

Behin pastak labetik aterata daude eta guztiz hotzak daude txokolatean bainatu ahal dira , honetarako honako hauxe gomendatzen dizuet.

  • 150gr txokolate
  • 80gr gurin

Bainu marian jarri txokolate zatituta , su ertainean eta txokolate urtzen hasiko da. Poliki-poliki gurina zatitan gehitu eta azkenean txokolate salsa bat lortuko dugu.

Behin saltsa hau dugula nahi duzun pastei gehitu.

ON EGIN!!

Anuncios

7 comentarios sobre “3.MAILA/ 1. menua:Kuiatxo milorria, pizza eta pastak

  1. Nire ustez pizza oso gozoa urten zen, asko guztatu zitzaidan. Te pastak ere, lehen egunekoak azukar glas zituenak gehiago gustatu zitzaizkidan txokolateak zituenak baino. Bigarren eguneko te pastak oso gozoak egon ziren. Kuiatxo milorria berriz ez zen nire gustokoa.
    Te pastak egiten ikasi dut. Kipula Juliana moduan ebakitzen ikasi dut.

    Me gusta

  2. Kuilatxo milorria: nahiko erraza egiteko, osasuntsua eta gozoa aldi berean. Errezeta hau egiteko juliana eran mozten ikasi dut.
    Pizza: Oso erraza egiteko, oso gozo zegoen. Nire ustez sinpleegi egin genuen.
    Gailetak: Gehien gustatu zaidan errezeta izan da, oso gozoak zeuden eta egiteko nahiko errazak.
    Manga pastelera erabiltzen ikasi dut.

    Me gusta

  3. Kuiatxoak: Juliana erara tirak egiten ikasi dut eta oso erraza izan da, plater hau egitea.

    Pizza: Oso gozoa, ez da zaila izan eta kostatu zitzaigun gauza bakarra forma emotea izan da.

    Te pastak: Neurriak ondo ez egoteagatik lehengo egindakoak txarto baina gozo atera ziren, baina bigarrenak Agurtzanek ekarritako liburuarekin perfecto irten ziren oso pasta gozoak.

    Me gusta

  4. Kuilatxo milorria: Errezeta hau egitea, oso erreza izan da. Gainera, juliana eran moztea ikasi dugu. Nire ustez, gaztai asko zeukan eta nik gutxiago botako nioke. Dena den, oso goxoa egon da.
    Pizza: Oso erreza da egiteko. Gainera etxeko tomatea egiten ikasi dugu. Oso goxoa egon da.
    Te Pasta: Lehenengotan, interneten bilatu genuen errezeta batekin egin genituen pastak, baina ez ziren hain ondo irten, osagaien kantitatea txarto zegoelako. Bigarrenez egin genituenean, liburu batetik bilatu genuen errezeta. Horiek, oso ondo irten ziren, gainera pasta batzuei almendra birrindua bota genien gainetik eta oso goxoak zeuden.

    Me gusta

  5. -Kuiatxoa ez zait asko guztatu. Baia juliana prozedura egiten ikasi dut.
    -Pizza erraza da egiteko.
    -Te Pastak oso gozoak zeuden, ez nuen ezer ere ikasi lehenagotik nekizkielako egiten.

    Me gusta

  6. Kuiatxo milorria:errezeta hau egitea oso erraza da.Mozteko teknika berria ikasi dut,juliana era.Oso plater gozoa eta simplea da.
    Pizza: Errezeta hau egitean ez dut ezer berririk ikasi,oso sinplea eta erraza da.Ez zitzaidan asko gustatu tomate gehiegi bota geniolako.
    Te pastak:Pastak bi aldiz egin genituen,bigarren aldian gozoagoak egin genituen lehenengoan baino.Oso arin egiten dira eta oso gozoak daude.

    Me gusta

  7. Niri egin ditugun platerak, menu baterako egokia iruditu zaizkit, baina niri lehenengo platera menutik ez dut gogoko izan, kuiatxoak ez zaizkidalako gustatzen, baina beste bi platerak oso gozoak egon dira eta horregatik iruditzen zait menu egokia.

    Ni ikasitakoa: Manga pastelera erabiltzen ikasi nuen, baita trapua ondo eskurritzen eta erabiltzen, Juliana erara mozten eta pizzaren orea egiten eta orea zabaltzen.

    Erabilitako teknikak: Juliana erara moztu genituen tipulak, eta te pastak, bainu marian sartu genituen.

    1.-platera: Ez nuen dastatu eta ez dakit gozoa zegoen edo ez, baina jan zutenak gozoa zegoela esan zuten.

    2.-platera: Pizza oso gozoa egon zen, agian tomate gehiegirekin, baina gozoa. Niretzako menuko platerik gozoena izan zen.

    3.-platera (postrea): Te pastak gozoak egon ziren baina txokolatearekin, azukre “glass”-arekin baino gozoagoak egon ziren.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s