Sin categoría

4 DBH: PORRU PATATAK, SAN BLASA ETA KREMAZKO TOSTADAK

Oraingo honetan neguko lehen platera eta gauden garaiari lotuta neguko bi postre esanguratsuak egin ditugu.

PORRU PATATAK

IMG_20150119_140346[1]

IMG_20150119_140521[1]Osagaiak:2 porru handi (600g inguru),3 patata (600g inguru), Oliva olioa ,Gatza

IMG_20150119_135732[1]Prozedura:Porruak ondo garbitu,horren ostean moztu.Uraz jarritako  kazola ura irekiten jarri eta  gehitu porruak.Patatak zuritu, garbitu eta moztu ondoren kazolara gehitu itzazu.30 minutuz egosten jarri, noiz behinka eragin eta LISTO! IMG_20150119_143227[1]

SAN BLAS OPILA

IMG_20150126_143319Nahiko errexa da eta oso goxuak geratzen dira.

OSAGAIAK:125 gr gurina biguna, 200gr hauts azukrea, 2 arraultza, 500gr irina, 25gr royal legamia, Anis pixkat, Esne pixkat ikusten baduzue lehorra gelditzen ari dela.

San Blaseko bainua egiteko:2 zuringo, 7 koiladakada azukrea,Txokolate urtua izena jartzeko.

PRESTAERA.– Sumendi bat egin irina, azukre hautsarekin eta legamiarekin. – Erdian, arraultzak ipini, anixa,  esne pixkat eta gurina, lehenotik eskuekin bigunduta.-  Bi eskuekin masa guztia oratu bolatxo bat lortu arte.- Arrabola batekin masa tinkatuko dugu eta mozten joango gara edalontzi batekin.  – Labeko erretilua ipini bat bestetatik tokia utziz, labean handitzen direlako.- Labean sartuko ditugu 200ºC tan  10-12 minutu  bitartez tamainaren araberan.

    – Bitartean San Blaseko bainua prestetuko dugu:– Bainumarian jarri dugun bol batean, bi zuringoak eta azukrea nahasiko dugu adaxka batekin eten gabe.- Azukrea ondo urtuta dagonean, bol-a berotik aterako degu eta indarrez adaxkarekin jotzen  jarraituko dugu ikusi arte ondo hostu dela.

– San Blaseko opilak eginda daudenean, labetik aterako ditugu, utziko ditugu epeltzen.- Jarraian bainua ipiniko dizkiogu eta  amaitzeko txokolate urtuarekin  izena.

KREMAZKO TOSTADAK

IMG_20150115_103850[1] IMG_20150115_104604[1] IMG_20150115_104952[1] IMG_20150115_103529[1] IMG_20150115_111728[1]

Osagaiak:5 Arrautza,1,5 l. Esne,300gr. Azukrea,150gr. Urun,20gr. Gurin,kanela makila,limoi azal zati bat

Zelan egin:

Lehenengo eta behin, esnea berotu eta infusionetan eukiko dogu, kanela-makilarekin eta limoi azalarekin. Esneak irakiten duen bitartean, guk beste katilu baten honako nahaste hau prestatuko dugu: arrautzak ondo irabiau ostean, azukrea bota eta dana batera irabiauko dugu indarrez, ondo nahastu arte. Gero, uruna ganeratuko diogu, eta berriro irabiauko dugu.

Bitarte horretan esneak irakin du eta esnearen erdia (gitxi gorabehera) arrautzen nahastera botako dutgu. Nahastea ondo irabiau ostean, lapikora botako dugu dana eta su bizian jarriko dugu, irakiten hasi arte. Orduan, sua bajatu eta irabiatzen segituko dugu, 10 bat minutuz, lapikoaren beheko aldea erre ez daiten.

Ostean, zentimetro biko altueradun plaka batera botako dugu nahastea eta hozkailuan itxiko dugu, ondo hoztu arte.

Amaitzeko, zartagin baten girasol-olioa ugari botako. Gero, orea ebagi, urun eta arrautzatik pasau eta tostadak prijituko ditugu.

Behin prijiduta daudenean, ganetik azukera eta kanela-hautsa botako diegu eta gura izan ezkero, gustetan zaigun likore apur bat be bai. On egin.

Anuncios

18 comentarios sobre “4 DBH: PORRU PATATAK, SAN BLASA ETA KREMAZKO TOSTADAK

  1. Porru Patatak: erraza izan da baina ez da nire gustukoa.
    San Blasak: Errezeta sinple eta goxua, gauza txarrena geruza txuria ondo ez egon harren.
    Kremazko Tostadak: erreza egiteko eta goxua egon zen.

    Le gusta a 1 persona

  2. Porru patatak oso errezak izan ziren baina ez dira gustokoak.
    San blas opilak errezak eta oso goxoak zeuden.
    Kremazko tostadak errezak dira egiteko eta ez nituen probatu

    Me gusta

  3. 3 plater hauetatik gehien gustatu zaidana San Blas opila izan da. Azukre geruza nola egiten den ikasi dut.
    Porrupatatak lehenagotik egiten nekien baina oso erabilgarria iruditzen zait plater hau.
    Tostadak ez ditut inoiz egin baina interesgarriak iruditu zaikit.

    Le gusta a 1 persona

  4. Porru patatak egitean, porruak zelan garbitzen ziren ikasi nuen . Baita nik prestatu nuen errezeta guztiz zuzena ez dela esan ahal nuke.
    San blasen aldetik ezin dut asko esan ez bainintzen bertan egon baina geruza egitean bertan egon nintzen eta denbora apur bat geihago behar izan arren oso gozoak egon zirela esan nezake.
    Kremazo tostadak oso gozoak atera ziren eta esnea masari botatzean ez moztea ikasi nuen. Oso ondo pasatu nuen hori egiten

    Me gusta

  5. Egin ditugun 3 errezeta hauek ez dira nire gustokoak izan, baina egitea ondo dago, gauza berriak egiten ikasi ahal izateko.
    Porru patatak egitea, ondo egon zen, san blasa egitea berriz ez horrenbeste, ez baigenuen denbora nahikoa izan.
    Kremazko tostadak egitea ez zitzaidan oso egokia iruditu, ez baitu denpora ematen eta bestalde ezin daiteke aste bat itxaron.

    Le gusta a 1 persona

  6. Porru patatak: plater erraza eta goxoa iruditu zait ez dut gauza berririk ikasi, plater hau egiten dakidalako.
    San Blas opila: postre gozoa iruditu zait eta opilaren goiko geruza zuria egiten ikasi dut ez bainuen inoiz egin.
    Kremazko tostadak: postre hau ere ez dut inoiz egin eta asko gustatzen zaizkit. Interesgarria iruditu zait, postre berezi bat delako eta inauterien bueltan egiten direlako.

    Me gusta

  7. Porru patatak: Plater hau oso erreza da etxean egiteko eta oso gozoa ere. Porruak garbitzen ikasi dut.
    San blasa: Postre hau oso gozoa da, ez zitzaigun oso ondo atera baina gozoa zegoen, garai honetarako oso ondo dago postre hau.
    Kremazko tostadak: Gehien gustatu zaidan platerra izan da hau, krema egiten ikasi dut eta asko gustatu zitzaidan denbora eman ez arren.

    Me gusta

  8. Menu hau erraza izan da egiteko eta oso goxoa. San blasa egin zutenean ez nintzen egon baina besteak probatu ditut eta tostadak oso goxoak direla iruditu zait. Porru patatak ez zaizkidan asko gustatu baina menua ondo egon da

    Le gusta a 1 persona

  9. Porru Patatak oso errezak izan ziren egitea eta oso goxoak egon ziren baina ez dut ezer ikasi plater hau egiten nekielako.
    San Blasa egitea asko gustatu zait ez nekielako egiten eta etxean errezeta hau probatuko dut
    Tostadak egitea oso erreza da baina ez nituenez probatu ezin dut esan goxoak zeudenik

    Le gusta a 1 persona

  10. Porru patatak: ez zait asko gustatu egitea, baina dena egiten nekien, askotan etxean egiten ditugulako.
    Kremazko tostadak: Errezeta hau gustatu zitzaidan,ez zen hain erreza izan baina azkenean ez nuen probatu egindakoa.
    San Blasak: Oso goxoak atera ziren eta erreseta erraza egiteko. Asko guztatu zait egitea.

    Le gusta a 1 persona

  11. 1 platerra porru patatak: Porru patatak ez nituen probatu nire gustokoak ez direlako baina nire ustez oso errezak dira egiteko.
    Sanblas opila: Oso goxuak egon ziren baina geruza txuria ez zegoen ondo amaituta.
    Kremazko tostadak: Oso goxuak baina egiteko zailak.

    Le gusta a 1 persona

  12. Porru patatak bueno ez dira neure guztokoak baina bere prozedura oso erresa da eta aldiz ,sanblasa pastela ondo egon da eta sailagoa izan da zeren eta askoz lan gehiego ematen du . Bueno tostadak ere beren zati sail bat euki du zeren eta lan asko ematen dute eta baaina asko ikasten da eta gauza berriak ikasten dira.

    Me gusta

  13. Errezeta guztiak oso goxo zeuden batez ere sagar tarta. Hiru gutiziako arroza oso erreza zen baina ez zen oso goxo geratu. Oilasko xerra beteak oso goxo geratu ziren, oso errezak egiteko izan ez arren. Pizza oso goxo geratu zitzaigun piña bota arren eta orrek txar puntu bat eman arren.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s