Sin categoría

3DBH . Aza-lorea,arrautza egosiak tomatearekin eta intxaursaltsa

IMG_20141201_095136

AZALOREA BEXAMELAREKIN

Osagaiak:
– 540 gramo azalore, – Gatza, – Litro bat ur, – 100 gramo gazta        xehatua , – Bexamel saltsa, – Koilarakada bat olio , – 55 gramo irin, – 400 ml esne epela , – Piper hauts zuria , – Intxaur muskatua
Prozedura:

1- Azalorea moztu beren loreak bereiziz,garbitu eta ura kendu.Lapiko bat jarri ura eta gatzarekin, irakiten ahazten denean bota azalorea lapikora eta irakiten utzi 20 minutu.Ondoren,ura kendu eta labeko erretiluan azalorea jarri.

2- Bexamela prestatu osagaietan jarritako kantitateekin.

3- Bexamela bota azalorearen gainera eta gainetik gazta xehatua bota.

4- Labea berotu 180 gradutan,ondo berotzen utsi, eta erretilua labean sartu,hutsi gazta ondo gorritzen eta azkenik atera.

ARRAUTZA EGOSIAK  TOMATEAREKIN

IMG_20141204_105846IMG_20141204_105907

Osagaiak:

•Arrautzarentzat: – 12 arrautz, – Ura – Ozpina (2 koilarakada).

•Tomatearentzat: – Tomate naturala. – 10 gr. azukrea – Olioa – Gatza- 4 berakatz ale.

Prozedura:

Arrautzak egostea:

1.- Hasteko, arrautzak egosi egingo ditugu. Horretarako lapiko bat urez bete eta ur hori berotzen hasiko gara su handienera.

2.- Bi minutu pasatu ondoren, bi ozpin koilarakada botako diogu. Ura irakiten hasten denean 12 arrautzak lapikoan sartuko ditugu.

3.- 9 minutu ondoren lapikoa sutik atera eta segituan arrautzak ur hotzetik pasatuko ditugu gero, oskola errezago kentzeko. Azkenik arrautzei oskola kenduko diegu.

Tomatea egitea:

1.- Lehenengo, berakatz aleei azala kendu behar zaie eta olioarekin, su handira, urre kolorea hartu arte egin. Urre kolore hori hartzerakoan, suaren indarra jaitsi eta tomatea botako dugu.

2.- Ondoren azukre pixka bat potako diogua azido saporea kentzeko. Gero gatz pixka bat bota eta sua handituko dugu berriz. Tomatea 15 minututan utziko dugu egiten.

3.- Azkenik, tomatea birrindu egingo dugu.

INTXAURSALTSAIMG_20141117_120602

Osagaiak:
● 250g intxaur zurituta
● Litro 1 esne
● 250g azukre
● Kanela zati bat
● Ogi birrindua

Prozedura:
1- Lehendabizi, intxaurrak txikitu behar ditugu xehe-xehe,pasta fin-fin bat lortu arte.

2-Bitartean, lapiko batean esnea ipiniko dugu berotzean, eta kanela zatitxoa gehituko  diogu horrela esneak zaporea har dezan.

3-Esnea egosten hasten denean, sutatik kendu, kanela zatitxoak atera, eta azukrearekin eta intxaurrarekin egindako pasta fin hori gehituko dugu.

4-Orain, pazientzia handiz, bueltak ematen hasi eta gure nahasketa loditzen joango da. Amaieran ogi birrindua gehituko dugu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s