Sin categoría

4 DBH .1.MENUA: espinaka pastela, oilazko pintxoak eta arroz esnea

Espinaka pastela

IMG_20140929_143527Osagaiak (4pertsona)–  300 gr. Espinaka,- 6 arrautza,- 250 cc. esnegaina,- hojaldrea,- Gatza

Prozedura:

Espinakak ondo garbitu eta egosten ipini 10 minutuz.Behin egosita, xukatu eta irabiagailuan batean jarri ehotzeko. Plater hau prestatzeko, beharrezkoa  da izanez gero salda apur bat gehitzea, pure lodi bat lortzeko.Gainera,  arrautzak irabiatuak , esnegaina eta gatza gehitu.Molde batean gurina edo olioa igurtzi ,hojaldrea jarri.Hojaldrean sardezkarekin zulotxoak egin eta labean sartu 10′. Gero egin duzun nahasketa bertan bota. Azkenengoz 45º labean 10 minutuz jarri.

Oilasko xerrak

IMG_20141006_142442Osagaiak:_

  • 4 oilasko xerrak
  • Tomateak
  • Gazta birrindua
  • Urdaiazpikoa

Prozedura:

Antolatu oilasko xerrak plater batean, tomateak eta urdaiazpikoa
gainean jarri eta gazta birrinduagaz 15 minutu inguru labean
jarri eta prest jateko.

Oharra: hobeto geratuko da lehenago oilazko xerrak frigitzen baditugu, laban egosi egiten dira eta.

ARROZ ESNEA

IMG_20141013_142401Osagaiak (4 pertsonentzat):-       100 g arroz.-       Esne litro bat.-       Kanela adartxo bat.-       120g azukre.-       Limoi baten azalaren laurden bat.

Prozedura:

1) Hasi baino lehen, arroza, ur apur batekin garbituko dugu, honek duen gehiegizko almidoi kantitatea kentzeko, horrela, ez zaizkigu aleak itsatsiko. Ondoren, ondo lehortu, eta ontzi batean utziko dugu.

2) Lehenik eta behin, esnea berotzen jarriko dugu kanela adartxo eta limoi azalarekin batera, azken bi osagai hauen gustua hartu dezan esneak.

3) Irakiten hasten denean, arroza botako dugu, eta ordu laurden utziko dugu su baxuan. Egurrezko koilara batekin, bueltak emango dizkiogu arrozari, kazolan pegatu ez dadin.

4) Hamabost minutuak igaro ondoren, azukrea botako dugu eta beste bost edo zazpi minutu utziko dugu sutan. Garrantzitsua da momentu honetan nahasketa guztia ondo mugitzea, azukrea disolbatu dadin. Bost minutu igarotzean  oraindik esne gehiegi dagoela ikusten badugu, denbora gehiago utziko dugu sutan, arrozaren kalitatearen arabera, honek esne gehiago edo gutxiago xurgatzen baitu.

5) Azkenik, sutik kendu eta ontzi txikietara pasako dugu arroz esnea. Zapore gehiago emateko, kanela hautsa bota diezaiokegu gainetik. Tenperatura murrizten denean, hozkailuan sartuko dugu, eta nahi dugunean, eskura izango dugu postre goxo eta errez bat. ON EGIN!!!!

Anuncios

13 comentarios sobre “4 DBH .1.MENUA: espinaka pastela, oilazko pintxoak eta arroz esnea

  1. Espinaka pastelaren egunean ez nintzen etorri.
    Oilasko xerrak oso gozoak egon ziren, oso errezak izan ziren egiteko. oilasko xerrak beste modu batera egitea ikasi dut.
    Arroz esnea pixkat konplikatua izan zen egiteko, baina gero oso goxoa egon zen. Adi egon behar da bestela esnea kazuelatik urtetzen da.

    Me gusta

  2. Niretzako menu hau oso erraza izan da, baina espinaka pastela ez dut probatu ez zuelako itxura onik. Beste bi platerak oso goxoak egon dira eta etxean errezetak egin ditut. Oso ondo eta gustura egin dut lana nire taldearekin.

    Me gusta

  3. Espinaka pastela iritzia: Pastela ez zitzaidan gustatu, ala ere ondo pasatu nuen prestatzen. Eta hurrengorako badakit zuloak sakonagoak eta geihago egin behar direla.

    Oilazko xerrak: Ez nituen probatu gaztaia ez baitzat gustatzen baina gaztai gabe onak egongo zirela uste dut eta lehenago frigitugero hobeto geratuko zirela uste dut.

    Arroz esnea: Plater hau urtero egiten dugu, hori dela eta erraza iruditu zitzaidan baita gozoa ere.

    Me gusta

  4. Niretzak espinakasko pastela ez du euki itxura onik, baina beste platerrk itxura ona eta gainera asko ikasten da. Pena bat izan da ez egitea etxean zeren eta ez dut izan denborarik egiteko.

    Me gusta

  5. Menu hau erreza izan da eta goxoa ere bai. Lehenengo platera beste biak baino gutxiago gustatu zait. Oilasko xerrak eta arroz esnea etxean egin nituen eta ondo atera zitzaizkidan.

    Me gusta

  6. Menu hau ez zait zaila iruditu.Espinaka pastela egiten ikasi dut, baina ez zait batere gustatzen.
    Bigarren platera oso erreza iruditu zitzaidan. Baina ez nuen probatu gazta ez zaidalako gustatzen.
    Postrean ez nuen ezer ere ikasi arroz esnea hori egiten dakidalako

    Me gusta

  7. Espinaka pastela: Oso erreza iruditu zitzaidan nahiz eta asko ez gustatu.
    Oilazko pintxoak, ez nituen inoiz probatu eta nire gustokoak izan ziren
    Arroz esnea, erreza eta gozoa iruditu zitzaidan.

    Me gusta

  8. Espinaka pastela, oso erraza dela iruditu zitzaidan nahiz eta asko ez gustatu.
    Oilasko xerrak, plater hau ez da zaila egiteko, ez dut inoiz egin eta nire gustokoak izan ziren.
    Arroz esnea, errezeta gozoa iruditu zitzaidan eta noizbat etxean egin dut. Oso erraza delako postre hau.

    Me gusta

  9. Espinaka pastela: Itxura ona ez zuen harren, zati txiki bat probatu egin nuen, ez zen nire gustuko izan, baina erraza izan zen. Nire ustez beste errezeta bat egingo nukeen
    Oilasko zerra: Oso goxo egon zen, erraza eta ideai ona iruditzen zait.
    Arroz Esnea: Lan erreza eta goxoa, denbora asko emon behar zaio eta gustokoa izan zen.

    Me gusta

  10. Asko ikasi dot egin dugunarekin, gustura egon naiz errezeta hauek egiten, niretzatz ez dira izan oso zailak.
    Espinaka Tarta,ez dut inoiz egin etxean, ez nekien esistitzen zenik.
    Arroz esnea, askotan egin dut etxen, niretzat erresa izan da egitea,banekielako egiten.

    Me gusta

  11. Espinaka pastela egin genuen egunean ez nintzen egon.
    Oilasko xerrenean berriz bai, errezeta erraza iruditu zitzaidan, baina nire ustez ez zen oso ondo geratu.
    Arroz esnearen errezeta egitea ez zitzaidan asko gustatu postre hori ez baita nire gustokoa.

    Me gusta

  12. espinaka pastelaren egunean en nintzen egon.Oilasko zerrak oso gozoak egon ziren, oilasko xerrak gaztai birrinduagaz beste zapore bat emoten dio eta oso gozoa egon ziren.Eta azkenik arroz esnea itxura oso ona zeukan eta zapore oso gozoa.

    Me gusta

  13. Ez nintzen egon espinaka egunean.
    Arroz esnea egiten ikasi dut, eta oso adi egon behar dela.
    Oilasko xerrak beste modu batera egiten ikasi dut.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s