Sin categoría

3DBH —2.menua: entsalada, lasaña eta natillak

IMG_20141002_111623ENTSALADA:

OSAGAIAK:-1 letxuga,- 1 tomate entsalada,- 100 g artoa,- 12  oliba berde,- 2 arrautzak,- 10 cherry tomateak,- olio,- sagar-ozpina,- gatza

PROZEDURA:

Lehenengo garbitu barazkiak. letxuga eta entsaladako tomate zuritu. Jarri ura irakiten ozpin apur bat eta gatzarekin kazola txiki batean. Ura irakiten dagoenean 12 minutu irakin bi  arrautzak. Egosten direnean pasa itzazu ur hotzetan, zuritu eta ebaki xerretan.

Ontzi batean jarri txikitutako letxuga eta tomatea xerratan. Gehitu artoa, oliba, arrautza egosia xerratan mooztuta eta cherry tomateak erdira moztuta.

Nahastu oliba olioa, sagar – ozpina eta gatza eta entsalada ondu gure gustura.

IMG_20141009_103225LASAÑA

OSAGAIAK:Haragi txikitua  800 g,Tipula 1/2, Piper berdea  1, Azenarioa  1/2,Porrua  1,Tomate saltsa,Oliba olioa, ,Lasagnarako pasta

  • Bexamelerako osagaiak: Esnea – 500 ml,Gurina – 50 g,Irina – 50 g, Gatza
  • IMG_20141009_111349_1
  • PROZEDURA: Alde batetik pasta ur berotan jarriko dugu hidratatzeko 15 minutuz. Ondoren xukatu.
  • Beste aldetik, barazkiak oliba olioarekin bigundueta haragi txikitua gehitu.Haragia eginda dagoenean, irin pixka bat bota eta ondoren tomate saltsa gehitu. Pauso hau lasagnak gorputza hartzeko da.Labeko ontzi batean haragi nahasketa zabaldu, pastarekin dena estali, berriz haragia jarri eta gainean berriz pasta lehen bezala.Bexamela egiteko, alde batetik esnea irakin eta beste ontzi batean gurina urtuko dugu. Gurinari irina nahastu eta ondoren esne irakina. Gatzean nola dagoen probatu.Bexamela egina daukagunean, lasagnari gainera bota eta labean sartu 8 minutuz, 180ºtan. Guk bexamelaren gainetik gazta birrindua gehitu genuen.

  • NATILLAK

IMG_20141013_134034OSAGAIAK:

700ml laktosa gabeko esne

  • 4 arraultza
  • 4 goilarakada azukre
  • Kanela makila
  • Limoi azala
  • Kanela hautsa

PROZEDURA:
Esnea berotzen jarri kanela makila eta limoi azalarekin. Sua baxu jarri eta ondo zaindu esnea erre ez dadin. Beroa dagoenean sua itzaldu eta gorde.

Arrautzak eta azukrea  ondo nahastu ontzi batean. Esne beroa pixkanaka gehitu ondo nahastuz. Nahasketa guztia sutan jarri, su baxuan. Etengabe nahastu erre edo itsatsi ez dadin. Gizentzen doan heinean, espumatxoa kentzen joango zaio. Espumarik ez duen momentutik, bakoitzak nahi duen lodiera hartu arte jarraitu egosten. Kontuan izan hozten denean gehiago loditzen dela.

etanedo ontzi banatu eta gainetik kanela hautsa bota. Nahi izanez gero, gaileta bat ere jar daiteke gainean.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s